Casa Rural Zelaieta BerriBi
Zara ere:

Ingurunea

Barnealdea

Zelaieta BerriBi, modernotasuna eta tradizioa nahasten diren landetxea da. Beheko solairuan “txokoa” edo egongela-sukalde-jangela eta komun bat daude. Eguneko orduak emateko eta egonaldi erlaxatu eta familiar batez gozatzera gonbidatzen duen gune irekia da. Bigarren solairua, desgaituentzako egokituta dago, horretarako zuzeneko sarrera bat edukiz eta oztopo arkitektonikorik egon gabe. Gainera egokitutako komun bat, bi gela bikoitz eta Bizkaiko Golkora ikuspegia duen terraza daukan egongela bat daude. Azkeneko solairuak terrazadun bi gela zabal eta bainuontzia duen komuna ditu.

Kanpoaldea

Ia natura birjinez inguraturiko lorategi zabala dauka Zelaieta BerriBik. Lorategiak, Bizkaiko Golkora (Kantauri itsasoa), inguruko baserri tradizional zein zelai berdeetara edota egundoko mendietara dauka ikuspegia. Parkingaren ondoan kokatua dagoen lorategiak eguraldi onez gozatzeko barkakoa, butakak zein mahatsondoen babesean dagoen askaldegia ditu.

Bisitatzeko Lekuak

Aukera zabaleko tokiak daude Zelaieta BerriBiren 10kmko erradioan bisitatzeko. Abenturazaleenentzat, era askotariko ur-kirolak, arrisku-kirolak, espeleologia (Ekaingo Kobazuloak labar-pinturekin) etab. zabal bat praktikatzeko aukera dago. Atsedena hartu eta opor lasai batzuk, aparteko esperientziak biziz, nahiago dutenentzat, Bizkaiko Golkoak zehar dauden edozein hondartza edo kalara joateko, mendi-ibilaldiak (Andutz, Larrun, Elkorrieta edo Atxurigain mendiak, besteak beste), natura-parkeak (Pagoeta) bistatu, San Telmoko Ermita bezalako leku adierazgarriak ikuskatu edota ibilaldi gastronomikoak. Gainera, hiru Euskal hiriburuen artean dago kokatua, 45km Donostiatik, 67km Bilbotik eta 67km Gasteiztik.